Euskadi Europako erreferente gisa finkatu da ekintzailetzarako

• Gaur Bilbon aurkeztutako Global GEM 2024-2025 txostenak agerian uzten du ekosistema ekintzaile globalak erronka garrantzitsuei egin behar diela aurre, baina baita aldaketarako aukerei ere. Porrotaren beldurra gainditzea, genero oztopoak murriztea, ekosistema ekintzaileak indartzea eta berrikuntzaren eta jasangarritasunaren alde egitea funtsezkoak izango dira datozen urteetan ekintzailetza dinamikoagoa eta erresilienteagoa bultzatzeko.
• Euskadi berrikuntza maila handiagatik eta jasangarritasunarekin duen konpromisoagatik nabarmentzen da. Ekiteko baldintzetan Europako erreferente gisa finkatzen da, baina oraindik ere erronkak daude, batez ere hezkuntza ekintzailearen eta finantzaketa eskuratzeko ekitatearen arloan.
• GEM Global 2025 Nazioarteko Konferentzia EEB-OVEk (Ekintzailetzaren Euskal Behatokia) antolatu du, GEM Global eta GEM Spain erakundeekin lankidetzan. Hala, Bizkaia Aretoan mundu osoko 52 herrialde baino gehiagotako 400 aditu, akademiko eta ekintzailetza-lider baino gehiago bildu ditu bere bigarren jardunaldian.
Bilbo, Bizkaia eta Euskadi ekintzailetzaren munduko nodo dira egun hauetan, GEM Global 2025 Nazioarteko Konferentziaren egoitza izanik. Estatuan aurrekaririk ez duen hitzordua da, eta Euskadik berrikuntzan eta ekintzailetzan nazioarteko erreferente gisa duen posizioa indartzen laguntzen du. EEB-OVEk (Ekintzailetzaren Euskal Behatokia), GEM Global eta GEM Spainekin lankidetzan antolatutako ekitaldi hau otsailaren 17an, 18an eta 19an ari da garatzen, eta gure inguruko erakunde nagusien babesa du: Bilboko Udala, Bizkaiko Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza
(SPRIren bidez). Gainera, hitzorduak Industria eta Turismo Ministerioaren (ENISA) eta Euskadiko hiru unibertsitateren babesa du: Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea, Deustuko Unibertsitatea eta Mondragon Unibertsitatea.
Gaurko hitzorduak mundu osoko 52 herrialde baino gehiagotako 400 aditu, akademiko eta ekintzailetzako lider baino gehiago bildu ditu Bizkaia Aretoan, UPV/EHUko paraninfoan. Jardunaldiak, ekintzailetza globalaren joera eta erronka nagusiak lantzeko diseinatutako hitzaldi, mahai-inguru eta tailer praktikoekin osatutako programa oso bat eskaintzeaz gain,
GEM Global 2025 txostenaren azken ondorioak aurkezteko eta funtsezko gaiak lantzeko
balio izan du, hala nola emakumeen ekintzailetza, enpresa jasangarritasuna eta ekosistema
ekintzaileen dinamikak.
Bigarren jardunaldiaren hasieran Euskadiko politika eta ekonomia arloko pertsona nabarmenek parte hartu dute. Aileen Ionescu-Somers, GEMeko zuzendari exekutiboa lagun, bertan izan dira Bizkaia Aretoko Mitxelana Aretoan Juan Mari Aburto, Bilboko alkatea; Andoitz Korta, Eusko Jaurlaritzako Industria Sustapeneko sailburuordea; eta Elixabete Etxanobe, Bizkaiko ahaldun nagusia. Ekitaldiaren irekiera akademikoa Joxerramon Bengoetxea (UPV/EHU), Juan José Etxeberria (Deustuko Unibertsitatea) eta Vicente Atxa (Mondragon Unibertsitatea) euskal unibertsitateetako errektoreek egin dute María Saiz EEB-OVEko lehendakariarekin batera, eta ekitaldiak unibertsitatea eta enpresa arloan duen garrantzai nabarmendu dute.
Juan Mari Aburto Bilboko alkateak bere hitzaldian adierazi duenez, Udalarentzat oso pozgarria da kongresuaren egoitza Bilbo izatea: “Bilbo Ekintzailetzaren Hiria izatea nahi dugu letra larriz, baina ekintzailetza jasangarria, arduratsua, kalitatezkoa eta balioduna, garapen ekonomiko jasangarria ekarriko duena. Gure talentua zaintzen eta fidelizatzen dugu, baina munduari irekitako hiria ere bagara, gaian adituak diren pertsonekin partekatu, hausnartu eta
sinergiak sortu nahi dituena. Horren erakusle da Bilbo atzerriko inbertsiorako Europako hiri onenen top 10ean dagoela. Hitzaldi entzutetsu honetan, hiri dinamikoa, aktiboa, aukerazkoa eta etengabe eraldatzen ari dena bihurtzeko egiten dugun lana ere ikustea nahi dugu ”.
“Enpresa espiritua oparotasunaren eta berrikuntzaren funtsezko motorra da, eta GEMek aspalditik egiten duen ikerketa funtsezkoa izan da bere eragina jarraitzeko”, adierazi du Aileen Ionescu-Somers GEMeko zuzendari exekutiboak. “Ekintzaileengandik zuzenean informazioa biltzean, GEMek ikuspegi paregabea eskaintzen du enpresa berriek ekonomiei forma emateko, munduko erronkei aurre egiteko eta etorkizun jasangarrian inbertitzeko
moduari buruz”.
Bestalde, Andoitz Korta Eusko Jaurlaritzako Industria Sustatzeko sailburuordeak azpimarratu duenez, “gure asmoa da industria adimenduneko ekintzailetza-gune gisa kokatzea nazioartean, eta Europan lehiakortasunean eta berrikuntzan erreferente izaten jarraitzea. Horregatik, ekintzailetza Eusko Jaurlaritzaren eta lantzen ari garen 2025-28
Industria Garapenerako Planaren lehentasunezko jarduera-ardatz bat da”.
Elixabete Etxanobe Bizkaiko Ahaldun nagusiak nabarmendu du Bizkaiko Foru Aldundiak beti izan duela ekintzailetzarekiko konpromiso sendoa. “Ekintzaileak garapen sozial eta ekonomikoaren eta aberastasuna eta enplegua sortzen duten pertsonak lidertzat jotzen ditugu. Ez da hitzez bakarrik hartutako konpromisoa. Ekintzailetza bultzatzeko, Bizkaiko Foru Aldundiak ekintzailetza-prozesuaren etapa bakoitza errazteko diseinatutako programak eta
baliabideak jartzen ditu ekintzaileen eskura: prestakuntza, aholkularitza, finantza-laguntza edo enpresak sortzeko zuzeneko laguntzak… Ekintzailetzan sinesten dugu eta, horregatik, gaur dei egin nahi diot gizarte osoari. Normalean errazena ez den bidea aukeratzen duten pertsonak publikoki aitortzeko deia. Guztion artean, ekintzaileek gizartean aurrera egiteko eta aberastasuna eta enplegua sortzeko eragile gisa duten zereginari balioa emateko deia”.
Jeffrey Shay, Babsoneko irakasle eta Global Entrepreneurship Research Associationeko (GEM-GERA) presidenteak GEMek 25. urteurrenean egindako ekarpena nabarmendu du: “Denbora honetan, GEM, munduko ekintzailetzari buruzko informazio iturri baliotsua izan da, 120 ekonomia baino gehiago aztertuz. Jarduera neurtzeaz gain, gure datuek joerak identifikatzen dituzte, politikak bideratzen dituzte eta ekintzaileak indartzen dituzte. Gure
helburua da gure inpaktua are gehiago handitzea, batez ere ordezkaritza txikia duten eskualdeetan, eta garapen ekonomiko eta sozialerako ekintzailetza bultzatzeko funtsezko erreferente gisa sendotzea”.
Ana Fernández Laviada Kantabriako Unibertsitateko irakasle eta GEM Españako zuzendari exekutiboak, berriz, GEMek politiken formulazioan duen funtsezko zeregina azpimarratu du: “Gure datuak funtsezkoak izan dira Startupen Europako Legea eta Espainiako Ekintzailetza Estrategia Nazionala bezalako ekimenetarako. Urtero, GEMek oinarri sendoa ematen du herrialdean ekintzailetza sustatzen duten politikak eta programak definitzeko”. María Saiz, EEB-OVE Ekintzailetzaren Euskal Behatokiko presidentea arduratu da ekitaldi akademikoari hasiera eman dioten Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU), Deustuko Unibertsitateko eta Mondragon Unibertsitateko errektoreak aurkezteaz.
Horrela, Joxerramon Bengoetxea EHUko errektoreak unibertsitateak esparru akademikoan ekintzailetza bultzatzeko duen konpromisoa nabarmendu zuen. “Unibertsitatearen estrategia garrantzitsuenetako bat ekintzailetzaren kultura maila eta eskala guztietan sustatzea da, bai ikasleen artean, bai ikertzaileen artean”, adierazi du.
Errektoreak erakundeak arlo honetan duen azpiegitura eta ibilbidea azpimarratu zituen.
“UPV/EHUn bost enpresa-haztegi ditugu, eta ibilbide luzea dugu oinarri teknologikoko enpresa-ekimenak bultzatzen. Izan ere, spin-off unibertsitarioak sortzen dituen Estatuko bigarren unibertsitatea gara “, adierazi du. Azkenik, GEM Konferentziak unibertsitateari eta ekosistema ekintzaileari eman diezaiokeen balioa nabarmendu zuen. “Ziur nago GEMek gako interesgarriak eta praktikoak emango dituela, bai unibertsitatearentzat, bai inguruko eragileentzat”, amaitu du. Juan José Etxeberria, Deustuko Unibertsitateko errektorearentzat, topaketa hau bat dator
erakundeak duela hamarkada batzuetatik ekintzailetza sustatzearen alde egiten duen apustuarekin. “Gure ustez, ekonomia bultzatzeaz gain, pertsonak eta komunitateak eraldatzen ditu, aukerak sortuz eta gizarte sarea indartuz”, adierazi du.
Konpromiso honen ondorioz, ikerketan ibilbide sendoa egin da, prestakuntza espezializatuko eskaintza egin da eta negozioak inkubatzeko zentroak daude. Horrez gain, inbertsiorako laguntza eman da eta gizarte-ekintzak garatu dira, egoera ahulean dauden eskualdeetako kolektibo kalteberen artean negozioak sustatzeko.
Errektorearen arabera, lankidetza funtsezko elementua da apustu horretan, bereziki euskal
unibertsitateen artean; izan ere, “ekintzailetza funtsezko zutabea da Euskadiren garapenean,
eta, gaur egun, inoiz baino gehiago, espiritu ekintzailea sustatzen jarraitu behar dugu,
etengabe aldatzen ari den mundu baten erronka berrietara egokituz”, amaitu du.
Eta amaitzeko, Vicente Atxa Mondragon Unibertsitateko errektoreak bereziki azpimarratu du
enpresen eta ikasleen arteko lankidetzaren garrantzia, ekiteak dakartzan arriskuak bere gain
hartzeko; izan ere, “ez da erraza enplegu osoko eskualde batean gazteak konbentzitzea
beren negozioak abian jar ditzaten”.
Eta lankidetza mota horren adibidetzat aipatu ditu “ekintzailetza-laborategien programa, hala
nola Bilboko Berrikuntza Faktorian dagoena, non 1.500 gazte ekintzaile baino gehiagoko
komunitatea eratu dugun, bai eta HIREKIN proiektua ere, ekintzailetza-interesak dituzten
gazteei babesa, ekipamenduak eta laborategiak ematen dizkien industria-ekintzailetza
jasangarrirako”.