GEM Global 2025 Biltzarra ONCEren kupoian

 GEM Global 2025 Biltzarra ONCEren kupoian

Bost milioi kupoitan eta otsailaren 18ko zozketan

Bilbo, 2025eko urtarrilaren 10a.- Otsailaren 17tik 19ra Bilbon egingo den GEM Global 2025 Biltzarra otsailaren 18an zozkatuko den ONCEren kupoiaren protagonista izango da. Guztira 5 milioi kupoik erakutsiko dute “Bihotz ekintzailea, mundua eraldatzen duen motorra” lelopean munduko ekintzailetzari buruzko ikerketa berrienak aurkezteko funtsezko topagune gisa betetzen duen eginkizuna islatzen duen ekitaldiaren irudia.

Usue Vallejo ONCEren Euskadiko ordezkariak, Miguel Morado ONCEren Euskadiko eta Kantabriako joko-buruak eta Maria Saiz EEB/OVEren Ekintzailetzaren Euskal Behatokiko presidenteak kupoiaren xehetasunak eman dituzte ezagutzera Bilboko Bizkaia Aretoan egin den aurkezpenean.

“ONCEn gure kupoian gure gizarteko ekitaldi esanguratsuenetako batzuk islatzen saiatzen gara”, esan du Vallejok, eta “ekintzailetzan eta desgaitasunean ere arreta jarriko duen enpresa-ingurune baten garrantzia” azpimarratu du, “joan den abenduan Ekintzailetzaren eta Desgaitasunaren II. Kongresu Nazionalaren esparruan egin zen bezala. Kongresu hori ONCE Fundazioak, Desgaitasuna duten Pertsonen Ordezkarien Espainiako Batzordeak (CERMI) eta Ekintzailetzaren eta Desgaitasunaren Elkarteak (ASEMDIS) antolatu zuten, ideia berritzaileen, enpresa-eskumenen eta aniztasunaren arteko lotura aztertzeko, aldaketarako eragile gisa”.

Bestalde, María Sainz Ekintzailetzaren Euskal Behatokiko presidenteak nabarmendu duenez “ nazioarteko konferentzia hau alor globaleko ekitaldia da, eta 400 personak baino gehiagok hartuko dute parte, tartean 46 herrialde baino gehiagotako akademikoak, bai eta ekintzaileek, erakundeetako ordezkariek eta euskal sektore ekintzailearen eta Espainiako Estatuaren enpresa-buruek ere. Ezagutza partekatzeko, joerak eztabaidatzeko eta lotura estrategikoak sustatzeko funtsezko gunea izango da. Gainera, Bilbon egindako ospakizunak Bizkaia eta Euskadi berrikuntzaren eta ekintzailetzaren erreferente gisa indartzen ditu”.

GEM Global 2025 Biltzarra ekintzailetzan adituak diren pertsonen nazioarteko topaketa bat baino askoz gehiago da; datuetan oinarritutako ikerketak protagonismoa hartzen duen munduko foro nagusia da, ekintzailetza globalki ulertzeko eta sustatzeko. Global Entrepreneurship Monitor (GEM) erakundeak antolatuta, hitzaldi hau 2025eko otsailaren 17, 18 eta 19an izango da hainbat egoitzatan, besteak beste, B Accelerator Tower (BAT), UPV/EHU Euskal Herriko Unibertsitatea (Bizkaia Aretoa), Deustuko Unibertsitatea (CRAI) eta Guggenheim Bilbao Museo ikonikoan.


Ekitaldiak GEMek mundu mailan egindako ekintzailetzari buruzko ikerketa berrienen aurkezpenak eskainiko ditu. Ikerketa horiek irudi argia ematen dute ekintzailetzaren egungo egoerari buruz eta aurre egin beharreko oztopoei buruz. Horrez gain, datu kritikoak emango dira, arduradun politikoei, inbertitzaileei eta ekintzaileei erabaki informatuak hartzen laguntzen dietenak. Halaber, ebidentzia enpirikoa ekintzailetzaren arloko erronka premiazkoenei irtenbide berritzaileak diseinatzeko nola erabili aztertzen duten panel eta tailerrak eskainiko dira.

GEM Global 2025 Biltzarrari eskeinitako kupoiaren zozketa eguneroko kupoi bati dagokio, eta 500.000 euroko saria jarri du jokoan zenbakiari gehi serieari, eta 35.000 euroko 49 sari saritutako zenbakiaren bost zifrei. Gainera, 250 euroko 450 sari lehen lau zifrentzat eta 450 azken laurentzat; 25 euroko 9.000 sari azken hiru edo lehen hirurentzat; eta gauza bera lehen eta azken bientzat (6 euro) eta saritutako zenbakiaren lehen edo azken zifrari 2 euro itzultzea.

ONCEren kupoiak erakundeko 20.000 saltzailek baino gehiagok merkaturatzen dituzte. Gainera, www.juegosonce.es webgunetik eta baimendutako establezimendu laguntzaileetan eros daitezke.